Dolomitetan ariko dira Lariz eta Ariznabarreta

Anboto 2012ko uzt. 20a, 09:00

Mendi lasterketetan diharduten Oier Ariznabarreta eta Iñigo Lariz Italiako Dolomitetan daude, gaur eta domekan lasterketa banatan parte hartuko dutelako

Mendi lasterketetan diharduten Oier Ariznabarreta eta Iñigo Lariz Italiako Dolomitetan daude, gaur eta domekan lasterketa banatan parte hartuko dutelako.

 

Gaur,  Alba Kilometro Bertikalari aurre egingo diote eta domekan Dolomites Sky Race proban parte hartuko dute. Azkenengo mendi lasterketa horrek 22 kilometro ditu.

 

Larizek lehenengoz parte hartuko du proba bietan eta bere helburua gozatzea dela dio: “Maila altua egongo da eta ahalik lanik txukunena egitea eta esperientzia berri horiek bizitzea ditut helburu”. Ariznabarreta ere lehenengoz ariko da: “Gozatzera eta neure burua probatzera noa”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!