Entzuleak ere kantari, Bandak eskainiko duen kontzertuan

Anboto 2012ko uzt. 21a, 09:26

Plateruen plazan eskainiko dute kontzertua, domekan, 20:00etan, Durangoko Tabira Musika Bandak, eta emanaldira bertaratzen diren entzuleei abestien letrak eskainiko dizkie, entzuleek ere parte hartzea gura dutelako

Plateruen plazan eskainiko dute kontzertua, domekan, 20:00etan, Durangoko Tabira Musika Bandak, eta emanaldira bertaratzen diren entzuleei abestien letrak eskainiko dizkie, entzuleek ere parte hartzea gura dutelako.

 

Jendearen kolaborazioa eskatuko dute kantuekin: Bésame mucho, Cielito lindo, Aita San Antonio, Xalbadorren heriotzean, edota El barrio Madalena.

 

Bandaren denboraldiko azken kontzertua da etzikoa, eta Juan Manuel Sáez Etxabek jardungo du taldea zuzentzen. Campanera pasodobleagaz hasiko dira, eta Duke Ellington edo The Blues Brothersen jazz piezak ere joko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!