La Papa Teatroren ipuinekin ekialdera bidaitzeko gonbita

Anboto 2012ko uzt. 12a, 15:35

Ipuinen bitartez Ekialdera bidaiatzea proposatuko die entzuleei La Papa Teatro Durangoko taldeak, gaur, 20:00etan, Kurutzesantu musora hurreratzen direnei

Ipuinen bitartez Ekialdera bidaiatzea proposatuko die entzuleei La Papa Teatro Durangoko taldeak, gaur, 20:00etan, Kurutzesantu musora hurreratzen direnei.

 

San Agustin kulturguneak antolatzen duen Uda Kalean Bizi programazioaren barruan eskainiko dute Izaskun Asua eta Ricardo Combik Te cuento las mil y la una... ikuskizuna.

 

Aktoreek kontatuko dituzten istorioek bakarrik ez, Kurutzesantu museoko duten giroak ere erraztuko du Ekialdera bidaia: tea eta pastak ere dastatuko dituzte bertaratzen direnek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!