"Oraindik ere hazteko marjina handia dauka Begira jaialdiak"

Anboto 2012ko uzt. 13a, 08:01

Iazkoak baino harrera hobea izan du, Leo Simoes koordinatzaileak esan duenez, 2012ko Durangoko Begira argazki jaialdiak. Oscar Molinak gidatu duen \'Detras de la camara\' tailerra, esaterako, arrakasta handia izan da, antolatzailearen berbetan

Iazkoak baino harrera hobea izan du, Leo Simoes koordinatzaileak esan duenez, 2012ko Durangoko Begira argazki jaialdiak. Oscar Molinak gidatu duen Detras de la camara tailerra, esaterako, arrakasta handia izan da, antolatzailearen berbetan.

 

Koordinatzailearen ustez, datozen edizioei begira jarrita, jaialdia “bide onetik doa eta oraindik ere hazteko marjina handia dauka Begira jaialdiak”. 2013rako “anbizio handiagoko” jaialdia gura dutela adierazi du Simoesek.

 

Begira jaialdiaren barruan hainbat erakusketa zabaldu zituzten Durangon, eta oraindik ikusgai daude azken hiru erakusketak, uztailaren 15era arte.

 

Batetik, Durangoko Arte eta Historia Museoan, Laetitia Donval argazkilari frantziarraren Nevers, festes & La Maison dago ikusgai. Bestetik, Artleku galerian ere domekara arte zabalik edukiko dute Granadako El Trapiche argazki kolektiboaren lanak biltzen dituen Hexápoda. Hirugarrena, San Agustin kulturguneko sarreran dagoena, Natacha Marlo argazkilariaren Absoluto erakusketa da.

 

Ekainean eta uztailean, argazkigintzaren inguruko askotariko ekimenak ekarri ditu Begira argazki jaialdiak Durangora: berbaldiak, proiekzioak eta ikastaro bat izan dira aukeran. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!