Tabirakoren Sukia uda eskolan 185 gaztetxok parte hartu dute.
Tabirako saskibaloi klubaren Sukia uda eskolak zazpi eta hamalau urte arteko 185 gaztetxo batu ditu aurten.
Aurtengo helburuen artean saskibaloia eta euskara uztartzea izan dituzte, besteak beste. Egun batean Bilboko Silla Ruedas elkarteko jokalari baten bisita izan zuten eta gaztetxoek gurpildun aulkian jokatzeak dituen zailtasunak ezagutu zituzten.