Kadeetan urrezko belaunaldia du Bidezabal atletismo klubak. Horixe erakutsi zuten ekainaren amaieran Durangon, kluben arteko Euskadiko txapelketan. Neskek txapelketa irabazi zuten 17 domina irabazita. Mutilek sei dominagaz borobildu zuten nesken lana.
Horrela, Bidezabaleko nesken taldeak lehenengo bider irabazi du kadeteen Euskadiko txapelketa eta, bide batez, gazteetan Gipuzkoako klubek azken urteetan ezarritako hegemonia apurtu du. Tolosa eta Txindoki geratu ziren bigarren eta hirugarren postuetan,
Irabazitako dominetatik zazpi urrezkoak izan ziren. Nesketan, Naia Lertxundik (disko jaurtiketan), Leire Gorrotxategik (xabalina jaurtiketan), Irene Perezek (altura jauzian) eta Ainhoa Izagirrek (mailu jaurtiketan) jantzi zuten urrea. Mutiletan, aldiz, David Izakarak (altura jauzian), Jon Arroitak (salto hirukoitzean) eta 4X100 erreleboko taldeak.