Durangoko Udaleko Astarloa Kulturgintza erakundeak egin du Sorkuntza Artistikorako bekaren deialdia. Edozein arlotako arte sorkuntza lagundu eta bultzatu gura dute: eszenarakoa, arte plastikoetakoa, argazkigintzakoa, literaturakoa, musikakoa edo ikus-entzunezkoen eremukoa, etab.
Abuztuaren 2 arte jasoko dituzte Durangoko Udalean artisten proposamen eta ideiak, Arte eta Historia Museoan, eta diru laguntza jasotzeko hautatzen duten proposamena garatzeko, epe jakina emango du Durangoko Udalak.
Diru-laguntza proiektu batek baino gehiagok jaso dezakela ere esaten dute lehiaketaren oinarriek. Proiektu irabazlea hautatzeko, lau irizpide hartuko dituzte kontuan: proiektuaren kalitate artistikoa, lana jendaurrean aurkezteko aukerak, proiektuaren bideragarritasuna, eta euskararen erabilera.
Norbanakoek zein taldeek har dezakete lehiaketan parte: taldekideen bi herenak 2011 baino lehenagotik Durangon erroldatuak egon beharko dira.
Guztira 7.500 euroko diru-atala bideratu du Durangoko Udalak beka honetan banatzeko.
Informazio gehiago: www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2012/07/20120703a127.pdf#page=62 heldidean publikatu dute bekaren deialdia egin dutenek.