Udalak 273.600 euro bideratu ditu 13 kirol elkartegaz sinatutako hitzarmenetara

Anboto 2012ko uzt. 10a, 10:30

Iazko hitzarmen kopuruari eta zenbatekoari eutsi diote. Bizkaiko Pilota Federazioak (52.000 euro) eta Durangoko Txirrindulari Elkarteak (53.600) jasoko dituzte kopururik handienak

Iazko hitzarmen kopuruari eta zenbatekoari eutsi diote. Bizkaiko Pilota Federazioak (52.000 euro) eta Durangoko Txirrindulari Elkarteak (53.600) jasoko dituzte kopururik handienak.

 

13 kirol elkarteetako kideek eta Ander Gorrotxategi kirol arloko zinegotziak Durangoko udalbatzar aretoan egindako ekitaldian sinatu zituzten 2012ko hitzarmenak. Udaletxeko baliabideak direnak direla, iazko hitzarmen kopuruak eta zenbatekoak mantendu zituztela nabarmendu zuen Aitziber Irigoras alkateak: “Badakit sarritan ez dela nahikoa kirola nahi moduan sustatzeko, baina heldu ahal izan garenera arte heldu gara. Badakit zuek dirua ahalik gehien luzatzen duzuela”.

 

Udaleko beste arlo batzuetan sinatutako hitzarmenen datuak ere jakinarazi zituzten. Gizarte ekintzetara 208.000 euro bideratu dituzte Durangoko elkarteekin sinatutako hitzarmenen bidez; kultura arlora 300.000 euro eta garapenaren lankidetzara 147.000 euro.

 

 

HITZARMENEN KOPURUAK

 

  • GUZTIRA................................................. 273.600 euro
    • Bizkaiko Esku Pilota Federazioa.............. 53.000
    • Durangoko Txirrindulari Elkartea
      • Txirrindularitza taldeari........................ 38.000
      •  Durango-Durango klasikari.................  15.600
    • Baque Fundazioa....................................  42.000
    • Tabirako Saskibaloi Kluba.......................  20.000
    • Durango Rugby Taldea...........................  20.000
    • Durangoko Kulturala futbol taldea..........  20.000
    • Alpino-Tabira mendizale taldea..............  15.000
    • Sasikoa areto futbol kluba......................  10.000
    • Mugarra Triatloi Taldea........................... 12.000
    • Euskal Gimnasia Federazioa.................  8.000
    • Clasicas Durango................................... 6.000
    • Extremeño Sporting futbol taldea..........  6.000
    • Atleta Beteranoen Euskal Elkartea........  5.000
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!