Psikiatrikotik irten ostean kanpoko bizimoduari aurre egitea: "Un loco de desatar"

Anboto 2012ko uzt. 9a, 08:08

Trastada Teatro taldeak dakar \'Un loco de desatar\' obra. Amador izena du protagonistak. Sardo Irisarri Eibarko aktoreak antzezten du pertsonaia

Trastada Teatro taldeak dakar Un loco de desatar obra. Amador izena du protagonistak. Sardo Irisarri Eibarko aktoreak antzezten du pertsonaia.

 

\"\"Aurkezpen orrian dakarrenez, “bizitza maite du Amadorrek, baina, paradoxa krudela, bizitzak ez du bera maite”. Kurutziaga hotelean antzeztuko dute, uztailaren 13an, 21:00etan.

 

Hogei urtez ospitale psikiatrikoan bizi ostean, kanpoko bizimoduari aurre egin beharko dio protagonistak. Juan Sanchez Vallejoren jatorrizko testuan oinarrituta dago eta Rosa Martinezek zuzendu du. Durangoko Geroa antzerki taldean hasi ziren antzerkia egiten Sardo Irisarri aktorea eta Rosa Martinez zuzendaria. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!