Kilometro Bertikalen Espainiako Kopa hiru lasterketek osatzen dute. Horietako bigarrena jokatuko dute gaur Ribagorzan (Herrialde Katalanak) eta Oier Ariznabarreta durangarrak parte hartuko du.
Gaur egun, Ariznabarreta hirugarren dago sailkapenean. Izan ere, hirugarren amaitu zuen Sabiñanigoko (Aragoi, Espainia) lehenengo kilometro bertikala. Lasterketa horretan Luis Alberto Hernando eta Agusti Roc geratu ziren lehenengo eta bigarren, hurrenez hurren. Biharko lasterketan munduko txapelketa ere jokoan egongo da.