Hamar antena dauden Durangoko lur eremuetan

Anboto 2012ko eka. 29a, 08:45

Aktibitate-lizentzia antena bakar batek ere ez dauka, eta bik bakarrik dute baimen urbanistikoa

Aktibitate-lizentzia antena bakar batek ere ez dauka, eta bik bakarrik dute baimen urbanistikoa.

 

Durangon, gaur egun hamar telefonia-antena daude funtzionamenduan. Ermodo kalean, Ezkurdi plazan, Antso Estegiz kalean, Gasteiz Bidea kalean eta Eguzkitza auzoan daude instalatuta. 2007an Kurutziaga inguruan ere ipintzea proposatu zuen enpresa batek, baina bizilagunak kezkatu eta asmoak ez zuen aurrera egin. Hain zuzen, bizilagun horien kezkak eragin zuen udala gai honen inguruan eztabaidatzen hastea. 2008an ordenantza bat egiteko konpromisoa hartu zuen udalbatzak, eta handik lau urtera onartu dute arautegi hori.

Hamar antenetatik batek ere ez dauka aktibitate lizentziarik, Dani Maeztuk azaldu duenez. Gainera, bik bakarrik daukate baimen urbanistikoa.

ANTENAK

  1.  Ermodo kalea, 5: Telefónica.
  2. Ezkurdi plaza, 1: Airtel.
  3. Antso Estegiz Zumardia, 11:  France Telecom.
  4. Gasteiz Bidea, 2: Telefónica.
  5. Gasteiz Bidea, 2: Vodafone
  6. Gasteiz Bidea, 2: Xfera.
  7. Eguzkitza, 6: Airtel.
  8. Eguzkitza, 8: Xfera.
  9. Eguzkitza, 8: France Telecom.
  10.  Eguzkitza, 8: Telefónica
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!