Eguaztenean batzar orokorra du Tabirakok

Anboto 2012ko eka. 25a, 09:17

Tabirako Baque saskibaloi klubak urteko batzar orokorra egingo du ekainaren 27ko eguaztenean, 19:00etan, Jesuitak ikastetxeko Arrupe aretoan

Tabirako Baque saskibaloi klubak urteko batzar orokorra egingo du ekainaren 27ko eguaztenean, 19:00etan, Jesuitak ikastetxeko Arrupe aretoan.

 

Lehenengo aurtengo kontu ekonomikoak azalduko ditu zuzendaritza batzordeak. Ostean, klubeko kirol taldeen aurtengo ibilbidearen gaineko datuak emango dituzte. Batzarreko laugarren puntuan 2012/13 denboraldirako aurrekontuak proposatuko dituzte.  Azkenik, bertaratzen direnen kezkak azaltzeko edo dudak galdetzeko txanda bat irekiko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!