2013ko aurrekontuak proposatuko dituzte.
Durangoko Kulturala futbol klubak urteko batzar orokorra egingo du ekainaren 21ean, 20:00etan, Durangoko Maristak ikastetxean.
Bertan hainbat gai jorratuko dituzte. Lehenengo, amaitu berri den denboraldiko kudeaketa ekonomikoaren berri emango dute. Jarraian, datorren denboraldiko aurrekontuak proposatuko dituzte. Ondoren, zuzendaritzako kideek hainbat ideia plazaratuko dituzte batzartutakoen artean eztabaidatzeko. Azkenik, klubaren kirol arloko ebaluazio orokorra aztertuko dute. Bertaratzen direnak dudak argitzeko galdera txanda bat izango dute.