Jon Aranburu eta Andoni Aldape irabazle Durangoko txapelketan

Anboto 2012ko eka. 13a, 09:41

Jon Aranburu durangarrak eta Andoni Aladape mallabitarrak Peterren oroimenezko pilota txapelketa irabazi zuten nagusien mailan

Jon Aranburu durangarrak eta Andoni Aladape mallabitarrak Peterren oroimenezko pilota txapelketa irabazi zuten nagusien mailan.

 

Durangoko Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan jokatutako finalean 22-19 menderatu zituzten aurkariak. 22 urtez azpikoan, Iturbe gernikarrak  eta Gomez igorrearrak eraman zuten txapela. Durangoko pilota eskolako finaletan, aldiz, Aritz Zalbidegoitia, Harriet Cabezas eta Andoni Albearrek irabazi zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!