Domekan egin zuten Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sari banaketa. Ipuinen, olerkien eta bertsoen saileko sariak banatu zituzten Durangoko San Agustin kulturguneko ekitaldi horretan.
Ekhiñe Egigurenek jaso zuen 18 urtetik gorakoen ipuinen saileko 600 euroko sari nagusia, Agatari gutunak izeneko lanagaz. Garazi Mugarza mallabiarraren Egunak agortu zaizkidanean saritu zuen epaimahaiak, 17 eta 18 urtekoen sailean.
Aipaturiko hiru sail horietan, Lehen Hezkuntzako bost eta seigarren mailetako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zein Batxilergoko ikasleek ere hartu dute lehiaketan parte.
Durangoko Udalak 1983 urtean antolatu zuen Julene Azpeitia lehiaketa, lehenengoz.