Sarrionandiaren testuak eta argazkiak batu dituzte ikusentzunezko honetan.
Durangoko Institutuko batxilergoko ikasleek hemeretzi minutuko bideo bat egin dute Joseba Sarrionandiaren inguruan. Joseba Sarrionandiarekin akordatzen deitzen da. Iurretako idazle eta iheslari politikoaren testuak irakurrita eta protagonistaren argazkiak erabilita osatu dute ikusentzunezko lana.