Peter-en memorialeko finalak jokoan, gaur

Anboto 2012ko eka. 9a, 08:11

Nagusietan Jon Aranburu durangarrak eta Andoni Aldape mallabitarrak jokatuko dute

Nagusietan Jon Aranburu durangarrak eta Andoni Aldape mallabitarrak jokatuko dute.

 

Gaur arratsaldea pilotaren inguruko jai bihurtzea gura du Durangoko pilota eskolak. Horregatik, aurten bi txapelketako finalak batu egin dituzte.

 

Lehenengo, 16:30ean, pilota eskolako gaztetxoen txapelketako finalak jokatuko dituzte benjamin eta kimu mailetan. Ondoren, 18:00etan, Peter-en memorialeko finalak hasiko dira.

 

Nagusietan Jon Aranburu durangarrak eta Andoni Aldapen mallabitarrak Zugadi-Ajuria bikotea izango dute parez pare. Atzean, Aldapek nagusitu behar luke. Horrela, Aranburuk aukerak izan ahal ditu aurrean tantoa amaitzeko. Zugadi sasoiko dago, baina pilotari gorabeheratsua da.

 

22 urtez azpiko mailan, Ortuellako Aginaga-Lopez eta Gernikako Iturbe-Gomez bikoteak heldu dira finalera. Iturbe aurrelari bizia da eta airez sartzen denean partiduari erritmoa ezartzen dio. Aginaga aurrelari klasikoagoa da, botera gehiago jokatzen duena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!