Motorren inguruko Mas Curvas elkarteak bosgarren urteurrena ospatuko du zapatuan. Goizeko 10:00etan hasiko dira izena ematen (10 euro), Landako Gunean.
Ondoren, Maite’s Place tabernan hamaiketakoa egin eta bisita gidatua egingo dute Durangon zehar.
Eguerdian, 14:00ak aldera, bazkaritara batuko dira Landako Gunean; 250 lagun batzea itxaroten dute. 15:00etan Javier Mañonek umorezko bakarrizketa saioa eskainiko du. Segidan motorra hartu eta ibilbidea osatuko dute Durangaldean. Azkenik, 22:00etan, Belceblues taldeak kontzertua eskainiko du. .