Montencalvon ihes egin eta bakarrik helmugaratu da Pooley ingelesa

Anboto 2012ko eka. 5a, 19:20

Emma Pooleyk irabazi du Durango-Durango Emakumeen Saria klasikoa. Bizkaia-Durango taldeko Ana Sanchis 11. sailkatu da.

Emma Pooleyk irabazi du Durango-Durango Emakumeen Saria klasikoa. Bizkaia-Durango taldeko Anna Sanchis 11. sailkatu da.


Emma Pooley ingelesak, eta, Charlotte Becker eta Judith Arndt alemaniarrek bete dituzte podiumeko lehenengo hiru postuak Durangoko klasikoan. Oro har, lasterketa lasaia izan da. Hirugarren itzulian 31 txirrindulariko talde batek ihes egin du, baina lau-bost kilometrotan harrapatu dituzte. Ordutik aurrera lasterketa ez da mugitu Montecalvoko igoerara arte. Igoerako azken zatian ihes egin du Pooleyk eta apurka aldea handitzen joan da. Atzean hamar bat txirrindulariko taldea osatu dute, baina lanerako ez dira konpondu eta, azkenean, Pooley 54 segundoko aldeagaz helmugaratu da.


Eguenean hasiko den Emakumeen Bira irabazteko gainerako  faboritoei dagokionez, Annemiek Van Vleuten bosgarren sailkatu da, Emma Johansson zazpigarren eta Claudia Hausler hamahirugarren.

 

Mendiko sailkapena Emma Pooleyk irabazi du; sprint bereziena eta tarteko helmugena, aldiz, Gracie Elvin-ek.

 

SAILKAPEN NAGUSIA

 

1- Emma Pooley (Erresuma  Batua - AA Drink-Leontien.Nl Cyclyng) -------------   2.51.35

2- Charlotte Becker (Alemania - Team Specialized-Lululemon) --------------------   54 segundora

3- Judith Arndt (Alemania - Greenedge - Ais) -------------------------------------------   54\'\'

4- Elizabeth Armitstead (Herbehereak - AA Drink-Leontien.Nl Cyclyng) ---------   54\'\'

5- Annemiek Van Vleuten (Herbehereak - Stichting Rabo Women) ---------------   54\'\'

6- Alena Amialiusik (Bielorrusia - Be Pink) -----------------------------------------------   54\'\'

7-  Emma Johansson (Suedia - Hitec Products-Mistral) ------------------------------   54\'\'

8-  Sharon Laws (Erresuma Batua - AA Drink-Leontien.Nl Cyclyng) --------------   54\'\'

9-  Lucinda Brand (Herbehereak - AA Drink-Leontien.Nl Cyclyng) ----------------    54\'\'

10- Eleonora Van Dijk (Herbehereak - Team Specialized-Lululemon) ------------    54\'\'

11- Anna Sanchis (Bizkaia Durango) ------------------------------------------------------    54\'\'

 

 

\"\" 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!