Ohorezko mailara igo dira Kulturaleko gazteak

Anboto 2012ko mai. 31a, 09:56

Fubolean Goren mailatik Ohorezko mailara igotzea lortu du Durangoko Kulturalak gazte mailan. Ligako azken jardunaldian 2-8 menderatu zuten Erandio

Fubolean Goren mailatik Ohorezko mailara igotzea lortu du Durangoko Kulturalak gazte mailan. Ligako azken jardunaldian 2-8 menderatu zuten Erandio.

 

\"\"

Kulturala mailako talderik golegileena izan da: 92 gol sartu dituzte 30 partidutan. Horrez gainera, golik gutxien jaso duten hirugarren taldea ere izan dira, eurekin batera mailaz igoko diren Balmaseda eta Gernika Bren atzetik.

 

B kadeteen taldeak Goren mailako liga irabazi du. Talderik golegileena izan dira eta etxean ez dute partidurik galdu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!