Durangoko txirrindulari elkarteak Bizkaiko txirrindularitza eskolen topaketa antolatu du gaur, 10:30ean, Durangoko Hiper Simply supermerkatuaren ondoan. Guztira 250 gaztetxo batzea itxaroten dute antolatzaileek.
Adin tarteen arabera banatuta, proba bi egingo dituzte. Lehenengoan 1,2 kilometroko zirkuituari aurre egin beharko diote gaztetxoak. Montorretas inguruan dagoen industriagunean antolkatuko dute zirkuitua.
Bigarrena gymkana bat izango da eta txirrindulariek euren abilezia erakusteko aukera izango dute. Eskualdeko taldeei dagokionez, Durangoko Gandarias Interiorismo taldeak maila guztietan parte hartuko du.