Txapelketa bat gazteei zuzenduta dago eta hiru egunez egingo dute; bestea, hilabetez.
Liga erregularrak amaitzeaz batera, areto futbol txapelketak antolatzen dituzte urtero Durangaldeko hainbat herritan. Esaterako, Gazte mailako IV. txapelketa eta VI. San Fausto txapelketa jokatuko dituzte Durangon.
Gazte mailako txapelketa Sasikoa klubak antolatu du eta 1993 eta 1995 urteen artean jaiotakoei zuzenduta dago. Ekainaren 15etik 17ra jokatuko dute, Landako kiroldegian. Inskripzioa 10 euro izango da, eta cdsasikoa1997@gmail.com helbidean egin ahal da. Kanporaketen zozketa ekainaren 14an egingo dute, kiroldegian.
San Fausto txapelketa ekainaren 18an hasi eta uztailaren 21ean amaituko dute. Gehienez hamasei taldek parte hartu ahal dute eta izen-ematea 100 euro da (637 725 789). Txapelketa San Faustoko kiroldegian jokatuko dute eta astegun arratsalde guztietan egongo dira partiduak. Irabazleak 700 euro jasoko ditu; bigarrenak 400 euro, eta hirugarrenak 200 euro.