Kirolean euskara bultzatu guran, spinning maratoia

Anboto 2012ko eka. 2a, 08:12

Domekan hiru orduz ariko dira Ezkurdin 150 parte-hartzaile inguru

Domekan hiru orduz ariko dira Ezkurdin 150 parte-hartzaile inguru.

 

Bizi euskaraz II. Spinning Maratoia egingo dute domekan, ITG Elkarteak antolatuta.  Bigarren edizioak ere kirolean euskararen erabilera sustatzea du helburu. Iaz, Ezkurdi plazan atondutako 150 bizikletak bete zituzten, eta aurten ere bide beretik joan da izen-ematea. Guztira, 135 lagunek eman dute izena ekimenerako. Gainerako hamabost plazak egunean bertan izena ematen dutenen artean banatuko dituztela argitu dute.

 

Iazko edizioan lehia antolatu zuten maratoian. Aurten lehiaketa kendu eta izaera herrikoia eman diote. Beraz, hiru orduko saioaren ostean ez da irabazle bakar bat egongo; parte hartu duten guztien artean banatu gura dituzte merituak, eta sariak zozkatu egingo dituzte. 


EGITARAUA

  • 09:15etik 10:15era:
    Parte-hartzaileen zerrenda baieztatu eta falta diren  bizikletak adjudikatu
  • 10:30ean:
    Maratoia hasi
  • 13:30ean: 
    Maratoia amaitu

* Aldagelak eta dutxak egongo
  dira parte-hartzaileentzat

 

Hauek dira sariak: bi lagunentzako bazkari bat Txantonesa jatetxean; bi lagunentzako afari bat Astei jatetxean; autoaren olio eta filtro aldaketa; euskarazko ikuskizun birentzako sarrerak San Agustin kulturgunean; eta bizikletan ibiltzeko ekipamendu bat.

 

Parte hartzaile guztiei ekimenako toalla bat ere emango diete. Eguraldi txarra egiten abdu Merkatu plazara tokialdatuko dute ekimena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!