Dinerok kanta berriak ipini ditu Interneten entzungai

Anboto 2012ko eka. 2a, 09:02

\'Año perro\' diskoko sei kanta daude taldearen webgunean

‘Año perro’ diskoko sei kanta daude taldearen webgunean.

 

Bigarren diskoa  kaleratu du Dinero taldeak: Año perro deitu dute. Alacant-eko taldekide bigaz Ekain Elortza bateria-jotzaileak Madrilen martxan ipinitako hirukotea da Dinero.

 

Disko berriko sei kanta ipini dituzte asteon taldearen webgunean entzungai: Lo mismo izeneko singlea eta beste bost kanta daude www.dineromusic.com helbidean. Bestalde, diskoa zortzi euroan eskuratzeko erreserba egiteko aukera ere eskaintzen dute webgunean.

 

Diskoa aurkezteko hainbat kontzertu dauzka Dinerok dagoeneko lotuta. Besteak beste, Iruñeako, Bartzelonako, Albaceteko, Toledoko eta Burgosko musika jaialdietan joko dute.

 

Erritmo oso bizian dihardu Dinerok, duela hiru urte sortu zutenetik. Aurreko diskoagaz 150 kontzertu eskaini zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!