Unai Elorriagaren gidoia oinarri duen dantza ikuskizuna, Durangon

Anboto 2012ko eka. 6a, 08:43

Burdinaren industriak Bizkaiko gizartean zelan eragin duen dantzaren bidez islatzen du \'Burnia\' ikuskizunak; ekainaren 8an San Agustinen eskainiko du Aukeran dantza taldeak

Burdinaren industriak Bizkaiko gizartean zelan eragin duen dantzaren bidez islatzen du \'Burnia\' ikuskizunak; ekainaren 8an San Agustinen eskainiko du Aukeran dantza taldeak.
 

 

Edu Muruamendiarazen zuzendaritza eta koreografian oinarrituta sorturiko lana da Burnia, eta Fernando Velazquezen musikagaz eta Unai Elorriagaren gidoiagaz burutu dute. Ekainaren 8an, 22:00etan, San Agustinen eskainiko dute.

 

Bilbo inguruan eta Bizkaian hain zabaldua egon zen burdinaren industriari egiten dio erreferentzia Burnia ikuskizunak. Labe garaietan landutako burdinak bizitzako zenbat esparrutan eragin zuen gogoetatzen dute: itsasontziak, trenak edota zubiak ezeze, “gure burmuina ere burdinazkoa da”, obraren aurkezpen orrian dakarrenez. Hamar dantzarik jarduten dute Aukeran taldeak prestatutako ikuskizunean.

 

Donostian, 1997an sortu zuten Aukeran taldea, eta tradiziozko dantza abiapuntu hartuta, lengoaia berriak sortu guran ibiltzen dira. Bestelako adierazpideak lantzen dituzte euskal dantzaren aberastasuna erakusteko.

 

Asteburu honetan Gernika-Lumon eskaini dute Burnia. Durangokoa, Euskal Astearen egitarauaren barruan eskainiko dute. Eta azaroan bueltatuko dira eskudaldera, Elorriora. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!