Hamar gazte etorkinen begiradak San Agustin kulturgunean

Anboto 2012ko mai. 25a, 10:25

Durangon bizi diren Senegal eta Marokoko hamar gaztek Rebelart argazki tailerrean azken hileetan egin duten lanaren erakusketa inauguratu zuten San Agustin kulturgunean, atzo iluntzean

Durangon bizi diren Senegal eta Marokoko hamar gaztek Rebelart argazki tailerrean azken hileetan egin duten lanaren erakusketa inauguratu zuten San Agustin kulturgunean, atzo iluntzean.

 

Durangoko kulturgunearen sarreran, tanbor afrikarren eta txalapartaren soinuak eskaini zituzten jendea barruko erakusketara erakartzeko. Jende asko gerturatu zen ekitaldira.

 

\"\"

 

Ekainaren 7ra arte Durangoko San Agustin kulturgunean ikusgai izango dira gazte horiek Rebelart tailerrean egindako argazkiak. Argazkiekin batera, euren bizitzako pasarteak azaltzen dituzten testuak idatzi dituzte Doudou, Awa, Hubert, Lahcen, Mbaye Sakho, Rocky, Nash, Vitor Diatta, Cheikh eta Leopoldek.

 

Txelu Angoitia argazkilariak gidatu du Rebelart argazkilaritza tailerra. Inaurugazioan azaldu zuenez, argazkilaritza ardatz hartuta, besteak beste, identitateaz gogoeta egin dute saioetan. Angoitiak proposaturiko gaiei buruzko argazkiak egin, eta denen artean komentatu eta ekarpenak egin dituzte.

 

Inguruko errealitateari buruz gogoeta egiteko batu ditu argazkilaritzak gazteok, baina baita euren burua islatuta ikusi, eta erakusketaren bisitariekin konpartitzeko ere.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!