Mailari eutsi dio Tabirako Baquek Santurtziri eta Zarautzi esker

Anboto 2012ko mai. 26a, 09:34

Errebotez bada ere, Tabirako Baquek Espainiako Lehen mailari eutsi dio saskibaloian

Errebotez bada ere, Tabirako Baquek Espainiako Lehen mailari eutsi dio saskibaloian.

 

Durangoko taldea jada aukera barik zegoen bere mailan, baina Santurtzi eta Leihoak Zarautz taldeak mailaz igo direnez, karanbola batzuen ondorioz, Tabirako Baque ez da jaitsiko.

 

Azken jardunaldi erabakiorrean, 10 puntuko aldeagaz menderatu zuten La Alcoholera taldea (70-80), baina Biok Zerbitzuak taldeak ere irabazi egin zion Lizuan taldeari eta, ondorioz, Biok Zerbitzuak izan zen unean bertan salbazioa eskuratu zuena.

 

Bestalde, amaitu dute denboraldia Maila erregional bereziko Anbotopekok eta Tabirako Baqueren bigarren taldeak. Talde biak final four-erako sailkatu dira eta Tabirakok bigarren amaitu du, finalerdietan Mungia kanporatu ostean. Anbotopekok, berriz, laugarren amaitu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!