Filmaren egileek eskainiko dute ekainaren 1eko hitzaldia.
Ekainaren 2an eta 3an, Durangoko Zugaza zineman eskainiko dute Gartxot, konkista aitzineko konkista filma. Berbaro euskara elkarteak antolatuta, filma aurkezteko berbaldia eskainiko dute sortzaileek aurreko egunean, 19:00etan, Durangoko udal liburutegian: Edorta Barruetabeñak eta Juango Elordik.
Filmean kontatzen den garai historikoaren zertzeladak emango dituzte egileek Gartxot, Nafarroaren deskonkista kolektiboa berbaldian. Gartxoten kondairaren bidez, Nafarroaren konkista kontatzen zuen Campionen Itzaltzuko bardoa du filmak oinarri, eta Benito Lertxundiren kantak dira soinu banda.