Espainiako Txapelketa lehiatzen 400 atleta batuko dira Durangon

Anboto 2012ko mai. 18a, 09:12

Galizia, Santander, Valentzia, Fuerteventura, Irun eta Madrileko zortzi taldek hartuko dute parte ekitaldi honetan. Durango ere protagonista izango da Bidezabal Taldearekin.

Galizia, Santander, Valentzia, Fuerteventura, Irun eta Madrileko zortzi taldek hartuko dute parte ekitaldi honetan. Durango ere protagonista izango da Bidezabal Taldearekin.

 

400 atleta inguru arituko dira asteburu honetan Amankomunazgoak Durangon duen atletismo pistan, bertan ospatuko baita taldeen arteko Ohorezko Mailako eta Lehenengo Mailako Espainako Txapelketaren bigarren jardunaldia.


Lehenengo frogak larunbatean, maiatzaren 19an, jokatuko dira. Egun honetan emakumezkoen ohorezko mailako lau talde arituko dira eta horien artean Durangoko Bidezabal Atletismo Taldea egongo da. Talde bakoitzak 50 atleta inguru izango ditu. Aurkariak Valencia Terra i Mar -Espainako txapeldun azken hamabi urteetan-, Playas de Jandia (Fuerteventura) eta Piélagos Inelecma (Santander) izango dira. Frogak 17:00etan abiatuko dira eta sari-banaketa 20:00etan izango da.

 

Igandean, maiatzaren 20an, gizonezkoen taldeak arituko dira, Estatuko Lehenengo Mailako bigarren jardunaldia izango da. Kasu honetan, Bidezabalen aurkariak Alcorcón (Madril), ADAS o Barco (Galizia) eta Super Amara BAT (Irun) izango dira. Frogak 10:00etan hasiko dira eta sari-banaketa 13:30ak inguruan izango da.

 

Emakumezkoen kategorian “Estatuko atleta onenak lehiatuko dira”, azaldu du Aitor Casalek, Bidezabal Atletismo Taldeko zuzendari teknikoak. Honela, besteak beste honeko atleta hauek etorriko dira: Isabel Macías, 1.500 metrotan; mailu-jaurtiketan Espainako errekordun den Berta Castells; Ana Torrijos 100 metroko hesi-lasterketan; Alicia Varas eta Belen Recio 100 metrotan; Kantabriako Ruth Beitia altuera-jauzian; Úrsula Ruiz pisu-jaurtiketan; edo Zulema Fuentes-Pila oztopo-lasterketan. Haietako asko uda honetan Londresen ospatuko diren Joko Olinpikoetan egongo dira.

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!