Izaera herrikoia izango du spinning maratoiak

Anboto 2012ko mai. 21a, 08:46

Ekainaren 3an egingo duten ekimenak euskararen erabilera sustatzea du helburu

Ekainaren 3an egingo duten ekimenak euskararen erabilera sustatzea du helburu.

 

ITG Elkarteak spinning maratoiaren bigarren aldia antolatuko du ekainaren 3an, Durangoko Ezkurdi parkean. Kirolean ere euskaraz lelopean euskararen erabilera sustatu gura dute ekimenaren bidez. Izen-ematea hasita dago, honako webgunean: www.bizieuskeraz.com.

 


Iaz lehiaketa moduan planteatu zuten spinning maratoia. Aurten lehiaketa kendu eta izaera herrikoia emango diote maratoiari. Beraz ez da irabazlerik izango eta parte-hartzaileen artean sariak zozkatuko dira. Guztira, 140 bizikleta ipiniko dituzte Ezkurdin eta spinning saioak hiru ordu iraungo du.

 

Alazne Castrejon da antolatzaileetako bat. Pasa den urtekoaz aritu da: “Iaz izandako esperientzia onak eraman gaitu aurten ere antolatzera; jendeak oso ondo erantzun zuen”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!