Udako oporraldia musikagaz gozatzeko saioak

Anboto 2012ko mai. 20a, 08:49

Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolak antolatu ditu, lau eta hamabi urtekoentzako

Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolak antolatu ditu, lau eta hamabi urtekoentzako.

 

Lau eta hamabi urte arteko umeentzako eskaintza dira Udaleku Musikalak, Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolan izango direnak. Musikaren, mugimenduaren, dantzaren, antzerkiaren eta sormenaren bitartez parte-hartzaileen gaitasun artistikoa eta emozionala garatzea dute helburu udaleku hauen antolatzaileek.

 

Parte hartzen duten ume batzuentzat, musikagaz duten lehenengo hartuemana izango dira Bartolome Ertzillako udaleku musikalak; instrumenturen bat jotzen dakitenei, aldiz, artearen bitartez elkarrekin komunikatzeko baliabideak eskainiko dizkiete Musika Eskolako saioak.

 

Lau orduko saioak egingo dituzte ekainaren 25etik uztailaren 6ra. Durangoko Montevideo kaleko musika eskolan bertan  eman daiteke izena, edo www.durangomusika.net helbidean (125 euro). Ekainaren 15era arte eman dago horretarako epea.

 

Saxo kontzertua

Musika eskolako saxo ikasleek kontzertua eskainiko dute, maiatzaren 21ean, 17:00etan, eskolako areto nagusian. Kantu ezagunen bertsioak eskainiko dituzte, eta bandaren eta orkestraren laguntzarekin ere arituko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!