Kurutziagako antzerki taldearen obrak, kalean eta antzokian

Anboto 2012ko mai. 18a, 08:47

\'Hanketatik burura\' eta \'Zapatilen kasua\' obrak prestatu dituzte ikastolako 48 antzezle gaztek, gaurko eta biharko

‘Hanketatik burura’ eta ‘Zapatilen kasua’ obrak prestatu dituzte ikastolako 48 antzezle gaztek, gaurko eta biharko.

 

Hanketatik burura konpartsaren kale antzerkia eta Zapatilen kasua  antzezlana eskainiko dituzte asteburuan, Kurutziaga ikastolako antzerki taldekoek, Durangon. Ikastolako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako 48 ikasle dira irailetik ikuskizun bi horiek prestatzen jardun dutenak.

 

Gaur eta bihar, maiatzaren 18an eta 19an, Durangoko San Agustin kulturgunean hasita, Durangoko kaleetan zehar eskainiko dute Hanketatik burura. Hankapaluekin kalejiran ibiliko dira 19:00etan San Agustin kulturgunearen inguruan hasita.

 

Kalerako pentsatu duten antzezlan hori izango da, 22:00etan San Agustin kulturguneko oholtzatik eskainiko dutena ikuskizunaren haria: antzerkia baliatuz, amodiozko istorio bat kontatuko dute ikasle gazteek. Aurreratu dutenez, “txankleta baten eta zapatila baten arteko amodiozko istorioa da Zapatilen kasua”.

 

Durangoko Kurutziaga ikastolako antzerki tailerraren arduradun Txotxek azaldu duenez, panpinak baliatuz jardungo dute emanaldi horretan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!