Gizakiaren ohiko galderak margoen bidez, Arte eta Historia Museoan

Anboto 2012ko mai. 12a, 08:15

Gasteizko Berni Gonzalez eta Santurtziko Natalia Pedrero artisten litografia, collage eta akrilikoagaz egindako lanak egongo dira Durangoko Museoan, maiatzaren 27ra arte

Gasteizko Berni Gonzalez eta Santurtziko Natalia Pedrero artisten litografia, collage eta akrilikoagaz egindako lanak egongo dira Durangoko Museoan, maiatzaren 27ra arte.

 

Izenburuak laburbiltzen du erakusketa zertaz den: ¿De dónde venimos? ¿Quienes somos? ¿A dónde vamos?  Bi margolari gazteren lanak bildu dituzte: Berni Gonzalez de Zarate eta Natalia Pedrero Tejadaren obrak. Erakusketa eguaztenetik Durangoko Arte eta Historia Museoan dago bisitarientzat, maiatzaren 17ra arte. 

 

Gonzalez eta Pedrerok Weart proiektuan elkarlanean sortutako lanak jaso dituzte, besteak beste, Durangoko erakusketa honetan. Baina, artista bakoitzak bakarka egindako lanak ere badaude. 

 

Arte Ederrak eta Arte sorkuntzako masterra ikasi zuen Berni Gonzalezek (Gasteiz, 1982). Gasteiztarrak oihal eta zura gainean akrilikoagaz egindako lanak, collage-ak edo teknika mistoagaz egindako sorkuntzak, daude Durangoko Museoan ikusgai. Gainera, Gonzalezen Por la madriguera abajo serie koloretsua ere jaso dute Durangoko Museoan.

Natalia Pedreroren (Santurtzi, 1980) zuri-beltzeko hiru litografialan ere, maiatzaren 27 arte izango dira Durangoko Arte eta Historia Museoko erakusketan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!