Gogoratzeko modukoa izan da, garaipen goseari esker

Anboto 2012ko mai. 10a, 09:06

Tabirako Baque estu ibili zen iaz; aurten, onenen artean aritu dira

Tabirako Baque estu ibili zen iaz; aurten, onenen artean aritu dira.

 

Iaztik hona jokalari gutxi aldatu diren arren, emakumezkoen Tabirako Baque taldeak gauetik egunerako aldaketa izan du. Iaz beheko zuloan balantzan ibiltzetik, aurten onenekin borrokatzera pasatu dira. Denboraldia laugarren amaitu dute, liga hasi aurretik indartsuagoak ziruditen Ardoi eta Loiola taldeen aurretik. Alberto Molina entrenatzailearen berbak dira: “Urte gogoangarria izan da, eta espero baino askoz hobeto ibili gara”. Bigarren itzulian hamahiru partidu jokatu eta hamar irabazi dituzte.

 

Errendimendu on horren arrazoiak bi dira. Batetik, taldeak “garaipen gosea” erakutsi du: “Mailari eustea segurtatuta genuenean ere, garaipena bilatu dugu beti”. Bestetik, Nuria Maortua eta Miren Mancisidorren jokoa eta esperientzia oso baliotsuak izan zaizkie. Iaz denboraldi erdia bakarrik jokatu ahal izan zuten eta aurten urte osoan egon dira jokatzeko prest. 
 

 

Alberto Molinak bere etorkizuna ere argitu gura izan du: “Gizonen taldea entrenatu nezakeela esaten zen, baina beste urtebetez emakumeak entrenatzen jarraitzea erabaki dut. Uste dut taldeak merezi zuela nire aldetik ahalegin hori”. 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

Gazteak Espainiako txapelketa jokatzeko sailkatu dira

 

Tabirako Baque klubeko gazteen taldea Espainiako saskibaloi txapelketa jokatzeko sailkatu da bigarren urtez. Euskadiko txapelketan txapeldunorde geratuta lortu dute eskubide hori. Espainiako onenak Zaragozan lehiatuko dira maiatzaren 13tik 20ra.

Molinak dioenez, “aurten jokalari bat baino gehiago igo dugu lehen taldera. Datorren urtean maiztasun handiagoz igoko ditugu”.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!