Igotzeko aukera dute, baina federazioko legeetara moldatu ezik jaitsi egin daitezke.
Kontraesankorra dirudi, baina gertatu daiteke. Anbotopeko saskibaloi taldeak Lehen erregional bereziko Lauko Finala jokatuko du Mungian, maiatzaren 19an eta 20an. Irabaziz gero, mailaz igoko dira. Baina, oraindino, dauden mailari eusteko ere komeriak dituzte. Izan ere, federazioko eskakizun berriek diote kadete eta gazte mailako taldeak izan behar dituztela eta Anbotopekok ez ditu ez bata eta ez bestea. Irtenbiderik aurkitu ezean, maila galdu ahal dute.
Klub indartsuago baten barruko talde bihurtzea izan daiteke aukeretako bat, edo klub horrekin akordio bat sinatzea. Tabirako Baquegaz hartu-emanetan ibili direla adierazi dute Anbotopekoko kideek.
Finalean Leioa arerio
Lauko Finaleko finalerdietan Anbotopekok Leioa izango du kontrario, liga osoan partidu bakarra galdu duen taldea. Mungiako bigarren finalerdia Tabirako Baqueren eta Mungiaren artekoa izango da.