Ziortza Isasik modalitate denetan gailenduz irabazi du Euskadiko Txapelketa

Anboto 2012ko mai. 8a, 09:00

Berrizko belodromoa Ziortza Isasiren beste erakustaldi baten lekuko izan zen asteburuan. Aiala Amesti ere maila handia ibili zen eta hirugarren amaitu zuen.

Berrizko belodromoa Ziortza Isasiren beste erakustaldi baten lekuko izan zen asteburuan. Aiala Amesti ere maila handia ibili zen eta hirugarren amaitu zuen.


Apirilaren hasieran, pistako Espainiako txapelketan maila itzela erakutsi zuen Ziotza Isasik eta lau domina irabazi zituen gazte mailan (16 urte ditu). Aurrekari horiekin, pistan gazte mailako Euskadiko txapelketa irabazteko faboritoen zerrendan zegoen eta aurreikuspenak bete ditu asteburuan. Berrizko belodromoan lehiatutako lau modalitateetan gailendu zen (abiadura, jarraipena, scrathc-a eta puntuazioa) eta merezimendu osoz igo zen podiumeko koskarik gorenera Bizkaiko selekzioko elastikoagaz. Ane Iriarte eta Aiala Amesti geratu ziren bigarren eta hirugarren: “Iriarteri errespetua nion ondo dabilelako, baina oso indartsu aurkitu nintzen eta pozik nago emandako mailagaz”, adierazi du elorriar gazteak.


Euskadiko txapelketa parte hartu duen aldi bietan irabazi du: orain urte bi kadeteetako lehenengo urtean eta joan zen asteburuan gazteetan. Iaz, kadeteetako bigarren urtean, ezin izan zuen parte hartu lesionatuta zegoelako.


Era berean, azpaimarratu beharra dago Aiala Amesti durangarraren lana ere. Faborito bien atzetik hirugarren sailkatu eta podiumera igotzea lortu zuen.
 

Kadeetan, aldiz, bigarren sailkatu zen Olatz Agorria zornotzarra Eider Unanueren atzetik.


Isasi Espainiako Kopan


Datorren asteburuan errepidera bueltatuko da Ziortza Isasi eta, Albaceten, Espainiako Koparako puntuagarria den Oscar Sevilla Sari Nagusian parte hartuko du. Eneritz Iturriagak ere lehiatuko du lasterketa hori elite mailan. Kopako orain arteko lasterketa biak 12. eta 10. amaitu ditu eta asteburuan lehenengo hamarren artean sartzen saiatuko da: “Asteburuko ibilbidea orain artekoak baino lauagoa da eta nire dohaietara hobeto egokitzen dela uste dut”.

 

Otxandion, Urtzi Muguruza irabazle

 

Bestalde, errepidean eta kadete mailan, Euskal Torneoa lehiatu zuten 119 txirrindularik Otxandio ingurutik antolatutako ibilbidean. Urtzi Muguruza gipuzkoarrak irabazi zuen lasterketa eta Enkarterrietako Xabier Diaz sailkatu zen bigarren. Durangaldeko Munitxa eta Asueta ihesaldi baten baino gehiagotan sartu ziren, baina zorte barik.

 

Ziortza Isasi elorriarra  erdian eta Aiala Amesti durangarra eskuman

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Olatz Agorria zornotzarra ezkerrean.

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Otxandioko lasterketako irudia

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!