Durangoko Kulturala klubak futbolaren inguruko campusa antolatuko du, aurten lehenengoz, ekainaren 25etik uztailaren 6ra, Tabira futbol zelaian.
Sei eta hamasei urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago teknifikazio eta ikasketa campusa eta astebetekoa edo aste bikoa izan daiteke. Tabira futbol zelaian bertan garatuko diren entrenamenduez gainera, hainbat bisita kultural ere prestatu dituzte egun horietarako.
Gainera, aurten parte-hartzaile berezi baten bisita izango dute: Oskar Tabuenka Athletic-eko jokalari ohiarena.
Izena emateko azken eguna ekainaren 16a da eta plaza muga dago. Honako webgunean eman daiteke izena: www.tucampusdefutbol.com/campus-durango/.