Maiatzaren 3an eta 4an, Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira Pentsamenduaren Poesia jardunaldiaren barruko berbaldi eta errezitaldiak.
Heidegger, artelanaren basobidean berbaldia eskainiko du, 19:00etan hasita, gaur, Anjel Lertxundi idazle oriotarrak. Oier Gillan, Nerea Beldarrain eta Martin Etxeberria poetek errezitaldia eskainiko dute, ondoren.
Bihar izango da Pentsamenduaren Poesia jaialdiaren bigarren saioa. Tolstoi: zer da artea? Kanonaren haustura berbaldia eskainiko du Aritz Gorrotxategik. Eva Veiga eta Antonio Casado da Rocharen errezitaldiagaz amaituko da Pentsamenduaren Poesia jaialdiaren bosgarren edizioa.