Bertsolariek eta bertsozaleek hainbat gai landuko dituzte

Anboto 2012ko api. 28a, 08:52

Eneko Abasolo \'Abarkas\' eta Gorka Lazkano bertsolariak aritu dira Platerueneko aurtengo DF Bertsozale Eskolaren jardunaldiak antolatzen; bost saio izango dira, eta maiatzaren 3ra arte eman daiteke izena

Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Gorka Lazkano bertsolariak aritu dira Platerueneko aurtengo DF Bertsozale Eskolaren jardunaldiak antolatzen; bost saio izango dira, eta maiatzaren 3ra arte eman daiteke izena.

 

Bertsolari eta bertsozaleen intereseko gaiak landuko dituzte, bost berbalditan. Hori lotu dute antolatzaileek, Gorka Lazkanok eta Eneko Abasolo Abarkas-ek, aurtengo DF Bertsozale Eskolan lantzeko. Plateruena kafe antzokian izango dira saioak, eguenetan.

 

“Lantzean behin bertsotan jarduteko batzen garen moduan, egitarau hau pentsatzeko batu gara Eneko, Erika eta neu”, kontatu du Lazkanok. Bertsoari, gai-jartzailearen lanari eta epailearen ardurei buruz berba egingo dute lau saiotan, denak maiatzean zehar, eta bertso-trama bategaz emango dute ikastaroa amaitutzat, maiatzaren 31n.
Lazkanok eta Abarkas-ek azaldu dutenez, gaiak zeintzuk izango diren erabaki eta gero, euren hurrengo egitekoa hizlariak lortzea izan da: “Gai hori jorratzeko zein pertsona izan litekeen aproposena pentsatu dugu”.

 

Hitzaldietarako, bi bertsolari eta bi gai-jartzaile gonbidatu dituzte, eta azken saioan, hiru bertsolari ariko dira. Esaterako, umorea izango da maiatzaren 10eko ikasgaia, eta Unai Iturriaga bertsolaria izango da berbaldiaren arduraduna, “ideia jenialak sortzen maisua den durangarra”.

 

Baina, Maialen Lujanbiok zabalduko du egitaraua, maiatzaren 5ean. “Uste dugu bertsoaren lanketan maila gorenean dagoela Maialen: bere bertsokerari erreparatuta ikusten da zenbat lan egiteko gaitasuna daukan”, azpimarratu du Lazkanok. Dioenez, Lujanbioren hitzaldiak, “bertsolari batek gaitasun guzti hori nondik ateratzen duen jakiten lagunduko du”.

 

Trama, prestatu eta egin

Eta bertsoa, epaitu liteke? “Aspaldiko debatea da”, antolatzaileek onartu dutenez. Horixe da Asier Ibaibarriagak oratuko duen gaia. Bera ere epaile lanetan aritutakoa da, eta erantzunak ematen ahaleginduko da maiatzaren 17an.

Hurrengo saioan, bertso-trama bat prestatuko dute parte-hartzaileek, Josu Goikoetxea gai-jartzailearen laguntzagaz, eta jardunaldien azken egunean praktikan ipiniko dute prestatutakoa: Oihana Bartra, Igor Elortza eta Jon Maia ariko dira bertso-traman, maiatzaren 31n.

 

 \"\"

Maiatzak 3an, 19:30ean, Plateruenean 
Maialen Lujanbio, Euskal Herriko txapelduna
‘10 segundo, 11 erabaki. Nola lan ordu luzeak istante laburrean sarrarazi’

 

\"\"


  • Maiatzak 10ean, 19:30ean, Plateruenean 
    Unai Iturriaga, bertsolaria
    ‘Umorea epaitzen: zeri egiten diogu barre txapelketetan’

 \"\"


Maiatzak 17an, 19:30ean, Plateruenean
Asier Ibaibarriaga, gai-jartzailea eta epailea
‘Bertsoa epaitu liteke?’

 \"\"


Maiatzak 24an, 19:30ean, Plateruenean 
Josu Goikoetxea, gai-jartzailea
Bertso trama prestatzen

 \"\"


  • Maiatzak 31n, 20:00etan, Plateruenean 
    Bertso trama
    Oihana Bartra, Igor Elortza eta Jon Maia bertsolariak

 

\"\"\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!