Gaur hasiko dute pilotan 'Peter' oroitzeko txapelketa

Anboto 2012ko api. 27a, 08:40

Nagusietan Uriona eta Ajuria txapela berrizteko faboritoen artean daude

Nagusietan Uriona eta Ajuria txapela berrizteko faboritoen artean daude.

 

Gaur hasiko da Jose Maria Agirre ‘Peter’-en oroimenezko txapelketa. Hirugarren aldia egingo du aurten. Oraingoan ere, kanporaketa bidezko sistemagaz jokatuko dute, eta beraz, partidu bakoitza final baten antzekoa izango da.

 

Maila bi antolatu dituzte, 22 urtez azpikoa eta nagusiak, eta maila bakoitzean zortzina bikotek jardungo dute. Barikuro, 19:30ean, partidu bi jokatuko dituzte Ezkurdi Jai-Alai pilotalekuan. Finalak ekainaren 9an izango dira.
Gaur neurketa bi daude: 22 urtez azpikoan Azkarai-Gardoki eta Bizkarra Agirre bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Nagusietan, berriz, Agirrezabal-Zabala eta Zuheros-Kantxo bikoteek.

 

Iaz nagusietan txapeldun izan ziren Urionak eta Ajuriak aurten ere bikotea osatuko dute, eta txapelketa irabazteko faboritoen artean daude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!