Bidezabaleko emakumeek Euskadiko txapelketa nagusi biak irabazi dituzte

Anboto 2012ko api. 24a, 08:36

Pista estalikoa eta aire librekoa. Bidezabal klubeko emakumeen taldeak Euskadiko txapelketa biak irabazi ditu aurtengo denboraldian. Gizonek, aldiz, Lehen nazional mailarako igoera lortu dute.

Pista estalikoa eta aire librekoa. Bidezabal klubeko emakumeen taldeak Euskadiko txapelketa biak irabazi ditu aurtengo denboraldian. Gizonek, aldiz, Lehen nazional mailarako igoera lortu dute.

 

Gazteetan, beteranoetan, kadeteetan… aurten maila guztietan ari dira dominak batzen Bidezabal atletismo klubeko atletak. Oraintsu, 20 urtez azpikoan eta absolutuan (gizonetan zein emakumeetan) Bizkaiko txapeldun geratu dira. Joan zen asteburuan Bizkaian ez ezik Euskadin ere erreferente direla erakutsi zuten, aire libreko Euskadiko txapeldun geratu zirelako. Horrela, emakumeen taldeak denboraldian zehar Euskadin jokoan izaten diren txapelketa nagusi biak irabazi ditu: aire librekoa eta pista estalikoa.


Gasteizen jokatutako jardunaldian emakumeek 151 puntu batu zituzten; Atletico San Sebastian sailkatu zen bigarren (141) eta Tolosarra hirugarren (107). Ane Miren Martinez (400  metrotan), Belit Solar (800 metrotan), Iraia Garcia (300 hesiak) eta Arantza Morenok (xabalina jartiketan) irabazi egin zitiuzten euren probak.


Gizonak nazional mailara


Gizonen taldeak ere badu zer ospatua. Asteburuan Durangon jokatutako jardunaldi erabakigarrian, Lehen nazional mailarako igoera lortu dute: “Ez zuten nagusitzeko arazo handirik izan, bigarren nazional maila deskafeinatu batean. Aurreko urteetan baino parte hartze txikiagoa egon zen”, aitortu du Aitor Casal Bidezabaleko kideak.


Modalitate gehienetan irabazita 125,5 puntu batu zituen Bidezabalek. Santurtrzi eta Portugalete geratu ziren bigarren eta hiurgarren, 84 eta 75 punturekin, hurrenez hurren.


Bidezabaleko atletek ez dute atseden handirik hartzeko modurik izango. Asteburuan Espainiako Kluben arteko Txapelketan lehiatuko dute. Emakumeak Bartzelonara joango dira F.C. Barcelona, AA. Catalunya eta ISN Navarra taldeen aurka aritzeko. Gizonek Lehen nazional mailan debutatuko dute Donostian, Atletico San Sebastian, Playas de Jandia eta ISS L’Hospitalet taldeen kontra.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!