Maiatzaren 11tik 13ra bitartean Caceresen (Espainia) lehiatuko den Espainiko Judo Txapelketan parte hartuko du Maria Bazan gazte durangarrak. Haur-kategorian arituko da.
Gasteizko Arriaga kiroldegian lortu du asteburuan Espainiako txapelketan parte hartzeko txartela. Eneko Diaz, berriz, erreserba moduan geratuko da azkenean, gipuzkoako judokaren aurkako finala galdu eta gero. Eider Vivanco eta Dani Grigorek ez zuten horrelako txapelketa batek behar duen maila erakutsi.
Durangoko judo klubak parte hartu duen hainbat probatan egindako lanari esker heldu da Bazan Espainiako Judo Txapelketarako sailkatzea. Saint Aubin Du Mèdoc-en (Frantzia) emaitza oso onak lortu zituen klubak, hamar judoken artean urrezko zortzi domina eta zilarrezko bi lortu zituzten. Durangoko Nazioarteko Judo Txapelketan ere lau borrokaldi egin zituen Bazanek eta bigarren geratzea lortu zuen.