Bartolome Ertzillako hiru ikaslek saria jaso dute

Anboto 2012ko api. 20a, 13:24

Martxoaren 30 eta 31n Gasteizko Jesus guridi kontserbatorioan burutu zuten Euskadi 2012 Gazte Interpreteen lehiaketan jaso zituzten Jone Erzilla, Lexuri Armentia eta Gorka Pagonabarra Durangoko musika eskolako kideek sariak

Martxoaren 30 eta 31n Gasteizko Jesus guridi kontserbatorioan burutu zuten Euskadi 2012 Gazte Interpreteen lehiaketan jaso zituzten Jone Erzilla, Lexuri Armentia eta Gorka Pagonabarra Durangoko musika eskolako kideek sariak.

 

Hamabi eta hamabost urte artekoen B mailako metal eta haize espezialitateko lehenengo saria jaso zuen Jone Erzillak. Iaz ere saria jaso zuen modalitate horretan Erzillak.

 

Lexuri Armentia Bartolome Ertzillako saxofoi ikasleak oholhorezko aipamena jaso zuen Gasteizko lehiaketa horretan; eta txistu espezialitateko sari nagusia eman zioten Gorka Pagonabarrari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!