Tronperri dantza taldearen 50. urteurrena ospatuko dute, gaur, Andra Marian.
Durangoko Bogoroditsie abesbatza (argazkian), Silboberri txistu taldea eta Herri Maite akordeoi taldea gonbidatu ditu Tronperri dantza taldeak eurekin emanaldian jardutera. Durangoko dantza taldea sortu izanaren 50. urteurrena ospatzeko, hainbat ekimen antolatu dituzte azken hilabeteotan. Urteurrena ospatzeko atondu duten egitarauan jasota dago gaurko Andra Mariakoa ere.
Ekainean burutu zituzten Tronperri dantza taldearen urrezko ezteguak ospatzeko ekitaldi nagusia Durangoko San Agustin kulturgunean. Taldearen lehendakari izandako hamahiru lagunek oroigarri bana jaso zuten ekaineko ekitaldi hartan.
Ekitaldi horren ostean, Durangoko kulturaren hainbat arlotan lanean diharduten elkarteekin eskaini ditu emanaldiak Tronperrik: Durangoko Orfeoiagaz, Musika Bandagaz edota Gaztedi dantza taldeagaz jardun dute, esaterako. Emanaldi gehiago antolatuko dituzte ekaina bitartean.