Hamabost talde, Greatest Hits jaiaren lehenengo zitan

Anboto 2012ko api. 20a, 08:48

Andoni Ruiz \'Txululu\'-k aurkeztuko du saioa; zazpi taldek joko dute lehenengo partean, eta zortzik bigarrenean

Andoni Ruiz ‘Txululu’-k aurkeztuko du saioa; zazpi taldek joko dute lehenengo partean, eta zortzik bigarrenean.

 

Durangaldeko musikariek hautatutako hamabost talderen kantu klasikoen bertsioak izango dira Plateruenean entzungai, gaur. Greatest Hits jaialdiaren lehenengo Gaua  21:00etan hasiko da.

 

Berrizko Txintxaun Kolektiboa taldeko Andoni Ruiz Txululu aktoreak jardungo du gaur gaueko Greatest Hits Gauaren emanaldian aurkezpen lanak egiten.

 

Aurkezpenaren ostean, zazpi talderen emanaldia egongo da saioaren lehenengo partean. Zozketa egingo dute ondoren, eta beste zortzi taldek eskainiko dute kontzertua bigarren partean.

 

Durangaldeko musika taldeen materiala zotz egingo dute Greatest Hits Gauaren emanaldi bietan ikusleen artean. Diskoak eta kamisetak zozkatuko dituzte.

 

Materiala salgai

Zozkatuko dituztenez gainera, Durangaldeko musika taldeen beste hainbat material ere egongo da Plateruenean eskuragai. Orain bost urteko jaialdiaren bideoa eta CDa ipiniko dituzte emanaldi horietan salgai. Gainera, Greatest Hits Gauaren bigarren edizio honetarako atera dituzten kamisetak ere erosi ahalko dituzte Plateruenera bertaratzen direnek.

 

Greatest Hits gau bietako kontzertuen soinua eta bideoa grabatuko du jaialdiaren bigarren edizio honetan ere antolakuntzak.

 

Apirilaren 27an izango du Greatest Hits Gauak bigarren emanaldia. Eneko Abasolo Abarkas bertsolari iurretarrak  aurkeztuko du bigarren emanaldi hori.

 

Gaur eta apirilaren 27an, Durangaldeko 29 taldek jardungo dute bertsioak eskaintzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!