Genero ikuspegitik landuko dute literatura Andragunean

Anboto 2012ko api. 19a, 09:44

Urretabizkaiaren \'3 Mariak\' eleberriagaz hasiko dira

Urretabizkaiaren ‘3 Mariak’ eleberriagaz hasiko dira.

 

Emakumezkoek idatziriko literaturaren eta genero ikuspegia lantzen duen literatura. Lehengai hori hartu eta lantzeko, Irakurketa Taldea eratuko dute Durangoko Andragunean.

 

Parte-hartzaileek eurek hautaturiko liburuak irakurri, gogoeta egin eta taldekideekin iritziak konpartitzea da Andragunetik luzatzen duten proposamena.

 

Udalaren Berdintasun batzordeak antolatu duen irakurketa taldean, lehenengo saiorako, Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak eleberria aukeratu dute. “Emakumeen zahartze prozesuari buruzko estereotipoak hausten dituelako” aukeratu dute antolatzaileek liburu hori.

 

Maiatzean eleberria irakurri, eta ekainaren 1ean eleberriari buruzko iritzien elkartrukea egitea da proposamena.
Apirilaren 25era arte eman ahalko dute izena Andragunearen saioetan parte hartzeko interesa dutenek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!