Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketan podiumeko gorenera igo ziren emakumeak zein gizonak bigarren urtez jarraian.
Durangon jokatutako txapelketan (estali gabekoak) Bidezabal atletismo klubeko emakumeen nagusitasuna erabatekoa izan zen. Lehenengo edo bigarren amaitu zuten proba guztietan eta sailkapenean bigarren geratu zen Artunduaga klubari 33 puntuko aldea atera zioten. Faborito ziren eta ez zuten hutsik egin.
Gizonek lehia estuagoa mantendu arren, azkenean 12 puntuko aldeagaz irabazi zioten Basauriko Artunduaga klubari. Gizonen taldeak iaz lortu ziuen lehenengoz kluben artekoa irabaztea eta aurten emaitza errepikatuta lorpen handia egin dute.