Klasikoei omenaldia egingo dio Eskuko Racing klubak Durangon

Anboto 2012ko api. 13a, 08:57

25 urtetik gorako 40 bat auto egongo dira ikusgai Landako etorbidean eta San Roken

25 urtetik gorako 40 bat auto egongo dira ikusgai Landako etorbidean eta San Roken.

 

Eskuko Racing automobilismo klubak auto klasikoen erakusketa antolatu du zapaturako. Aurten bigarren aldia izango du.

 

09:30etik 12:30 ingurura Landako erakustazokaren eta Landako etorbidearen arteko plazan batuko dira 40 bat auto. Durangaldetik zehar ibilbidea osatu ostean, San Rokeko aparkalekuan batuko dira bazkaritarako, eta hantxe egongo dira 18:00ak arte. Iaz legez, hainbat sari banatuko dituzte: autorik zaharrenari, zaleei gehien gustatu zaienari…

 

Batuko diren auto klasikoen artean daude 1975eko Ford Mustang-a eta auto lasterketetarako prestatuta dagoen Seat 850a, adibidez. Sasoi batean, AEBetako telesail ezagun batean, Steve Urkel pertsonaiak gidatzen zuen Izeta autoak ere ikusmina sortzen du.

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!