Endika Gartzia eta Inmaculada Pereiro irabazle Durangoko duatloian

Anboto 2012ko api. 2a, 14:01

Epaile baten erabakiak zeresana eman zuen zapatuko duatloian. Gizonezkoetan, lehenengo bost parte-hartzaileak Iurgi Etxeandia, Kepa Ruiz, Etor Etxeandia, Ander Agirre eta Beñat Arnaiz deskalifikatu zituen. Emakumezkoetan bigarren gelditu zen Gurutze Frade iurretarra deskalifikatu zuen.

Durangoko kaleak dutloi pista bilakatu ziren martxoaren 31n. Eguraldi bikainagaz lasterketa 16:00etan abiatu zen Ezkurditik eta parte-hartzaileek 15 kilometro egin zituzten korrika (bi tartetan banatuta) eta 40 bizikletaz. Gizonezkoetan, Endika Gartzia lasartearrak irabazi zuen 01:56:17 denboragaz. Emakumezkoetan, Inmakulada Pereiro izan zen garaile 02:13:11 denboragaz.

\"\"

Gizonezkoak:

1. Endika Gartzia (SVC-Seguridad) 01:56:17

2. Arkaitz Zamakona (Extrem zornotza) 01:56:34

3. Benoit Kuentz (Aviron Bayonnais Triathlon) 01:59:07

Emakumezkoak:

1. Inmakulada Pereiro (SVC Seguridad) 02:13:11

2. Lourdes Oiartzabal (Antxintxika Triatloi Taldea) 02:19:23

3. Nerea Gambra (K-0 Triatlon taldea) 02:24:06

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!