Eskualdeko 30 talde apirileko II. Greatest Hits jaialdian

Anboto 2012ko api. 3a, 08:45

Durangaldeko 30 musika talderen zerrenda osatu dute apirilaren 20an eta 27an burutuko duten II. Greatest Hits jaialdian parte hartzeko

Durangaldeko 30 musika talderen zerrenda osatu dute apirilaren 20an eta 27an burutuko duten II. Greatest Hits jaialdian parte hartzeko. Orain bost urte antolatu zuten lehenengoz jaialdia. “Rock talde mitikoen abesti klasikoak jotzeko” elkartu ziren lehenengo edizioan parte hartu zuten 25 taldeak.

 


Askotariko musika jorratzen duten Durangaldeko musika taldeek parte hartuko dute, apirilaren azken bi barikuetan. Besteak beste, Elorrioko Namek Planet, Berrizko Zain eta Mafia, Durangoko Yoko Out eta Mongo arituko dira Greatest Hits jaialdiaren bigarren edizioan. Disorders taldeko zaldibartarrak berriro elkartuko dira jaialdian parte hartzeko, eta Rock Izar eskolako ikasleek eta irakasleek osatu duten taldeak ere joko du.

 


“Durangaldeko musika sorkuntza bultzatzea”. Hori da antolatzaileen helburua: “Sortu diren musikari benaunaldi berriak eta zirkuituan urte asko daramatzaten beteranoak elkar ezagutu eta esperientziak elkarbanatu”, eta horretarako aukerak eskaintzea. Musikariek nahiz entzuleek musikagaz gozatzeko giroa sortu gura dute jaialdian .
Plateruenean izango dira kontzertuak. Bost euroko sarrera ipiniko dute, eta taldeen materialaren zozketan parte hartu ahalko da beste euro baten truke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!